Errorea
  • RSF_WARNING_HELPER_MISSING

serviciosbanner

Enpresaren bokazioa errepide garraio zerbitzuak eskaintzea  da, hotz behar ez duen edozein produktu eta edozein enpresa motara zuzenduta. Iberiar Penintsularen iparraldean eta Frantziako hegoaldean jarduten gara batez ere. Horretarako, 19 kamioi eta mota desberdineko 30 erremolke ditugu: plataformak, taut-liner, portabobinak, kamioi-baskulanteak eta abar... Hala nola hainbat luzetarako erremolkeak  -11 eta 18 metro bitartean-, eta garraio berezietarako gondolak.

Helburua: Merkantzien errepide-garraio zerbitzua ematea, normalean karga osoak, bai nazio mailan eta nazioartean, baliabide propio edota noizbehinkako edo ohiko hornitzaile/laguntzaileen bidez.

Ikuspegia: Euskal Autonomia Erkidegoko garraio-sektorearen barruan enpresa errespetatu bat izatea, bai kargak banatu eta hornitzaileak ordaintzeko garaian dugun seriotasunagatik, hala nola gure bezeroei emandako  erantzunaren kalitatearengatik. Enpresak UNE-EN-ISO 9001:2008 baldintzen arabera Kalitatearen Kudeaketa Sistema garatu du

Kalitate politika: gure bezeroen, hornitzaileen eta langileen gogobetea lortu nahi dugu. Horrek gure zerbitzua etengabe hobetzeko konpromisoa denboran mantentzea eskatzen digu.

Bezeroak

Sektore ezberdinetako eta konfiantza handiko bezeroekin lan egiten dugu. Haiekin dugun harremana beti atsegina da, profesionaltasuna alde batera utzi gabe, noski. Gure zerbitzuen beharra duten bezero berri guztiei harrera egiteko prest gaude, beti erantzun azkar bat emanez , irtenbide onak eta eraginkorrak eskainiz.

Hornitzaileak

Era guztietako eta edozein kokapen geografikoko hornitzaileekin lan egiteko prest gaude, merkantziak kargatzeko eta deskargatzeko garaian seriotasuna azaldu ezkero. Era berean, ordainketak egiteko garaian seriotasun osoa bermatzen dugu, eta ahal den neurrian burututako garraioen kudeaketa administratiboa errazteko behar den dokumentazioa luzatzen edota aurreratzen saiatzen gara beti.